Dastatu

Non Jan

Tolosako erakargarritasun nagusienetarikoa gastronomia da, eta hotaz gozatzeko aukera hobeezina daukazu, zure nahi eta beharretara egokituko den eskaintza topatuko duzularik. Famatuak dira Tolosan parriletan sukaldatutako txuletak, baita Tolosako babarrunak ere.

Kasu guztietan, herrira gerturatzen diren bisitariek garaian garaiko produktuekin landutako sukaldaritza topatuko dute, bai jatetxe, erretegi eta sagardotegietan, baita zutik pintxo batzuk janez herriko tabernetan.