Hemen zaude

San Juan jaiak

San Juan jaiak Tolosako jai nagusiak dira eta ekainaren 24ean ospatzen dira.

San Juan festek, antzinako tradizioei eutsiz, Bordondantza eta suaren gaineko jauzia mantendu dituzte, armen alardea (eskopetariak) indartu eta eguneratuz.

Bordondantza nafar eta gipuzkoarren artean gertatu zen “Beotibarreko borroka”n du jatorria, eta dantzariek dantza ikuskizun paregabea eskaintzen diete bertara gerturatzen direnen pertsonei. Sanjoanetan, Bordon Dantzaz gain San Juan eguneko Zortzikoa eta Aurreskua ere dantzatzen dira.

Armen Alardean hasiera batean 20 eskopetari bakarrik bazeuden, gaur egun, hamalau bat koadrila ateratzen dira alardean, 40 eta 60 eskopetari artean dituela bakoitzak, jantzi alaiekin, danborraren eta txirularen soinupean. Goizez, zenbait salba botatzen dituzte, Plaza Zaharrean, Santa Maria Plazan eta Triangelu Plazan, besteak beste. Arratsaldez, berriz, eskopetariak udalbatzarekin eta bordondantzariekin doaz eliza nagusira, San Juan de Arramele baselizara, eta Triangelu Plazara.

Nabarmentzekoa da baita ere azken 25 urteetan Kuadrilen Egunak hartu duen indarra, antolatzen den herri bazkari jendetsu eta animazioarekin.