Euskadiko historian pertsonaia aipagarri bat egon bada Ignazio Loiolakoa (San Ignazio) izango litzateke, Jesusen Lagundiaren (Jesulagunak) sortzailea.

Loiolan, Santutegiak mundu guztiko bisitariak jasotzen ditu urtero, turismo espiritualaren funtsezko guneetako bat bilakatu delarik. Multzo arkitektonikoa San Ignazioren jaiotetxe izandako Loiolatarren dorretxearen inguruan altxatako eraikinez osatuta dago. Erdian, Loiolako Basilika dago, XVIII. mendeko tenplu barroko ikusgarria.

Bidai espirituala osatu nahiko bazenu,"Hiru Tenpluen Ibilbidea" izenekoa ere egin dezakezu, hurbil dauden Arantzazu eta Antigua (Zumarraga) santutegiak bisitatuz.

Informazio gehiago: