Aste batean zehar babarrunaren inguruan festa erraldoi bat antolatzen da Tolosan.

Babarrun eguna Tolosa Turismo

Larunbatean, Tolosako Babarrunaren ekoizleek lehiaketa bat antolatzen dute urteko Babarrun alerik goxoena zein den aukeratzeko, ondoren honen enkantea egiten delarik.

Azken urteetan ere, Babarrun Kofradiaren eskutik Euskal Jaia kutsu bat eman zaio azokari eta egun guztian zehar trikitilarian, dantza, erraldoiak, pilota partidua, bertsolariak... egoten dira. Bazkaltzerako orduan, koadrila guztiak Tolosako taberna eta jatetxeek eskaintzen duten babarrun jateari ekiten diote, arratsaldean festarekin jarraituz.

Igandean berriz, aurreko egunean irabazle suertatu den babarrunarekin egindako babarrun lehiaketa egiten da, Euskal Herri guztitik etorritako bikoteek parte hartzen dutelarik, eta Gure Kaiolak antolatutako lehiaketa honekin batera babarrun jan herrikoia antolatzen da. 31 urte dira lehiaketa hau antolatzen denetik!!

Hau gutxi balitz, guzti honekin batera azoka berezi bat antolatzen da gerturatzen direnek produktu gastronomikoak erosi babarrunak dastatu ahal izango dituzte!!