Hemen zaude

Mikologika Azoka

Tolosako Casino elkarte gastronomikoak antolatuta urtero egiten den mikologia-feria joan den asteburuan bete du Tolosa, berriz ere, perretxikoz eta jendez, alegia, perretxiko horiek dastatzeko prest dagoen jendeaz. Saio informatiboak antolatu dira, esaterako, perretxiko eta onddoen gaineko hitzaldiak eta tailerrak, baina horiek sukaldean prestatzeko eta dastatzeko beta ere egon da.

 

Argazkia: Iñaki Lopetegi (Agerremedia)

 

Mikologia-astea onddo eta perretxikoen sukalde-tailer batekin hasi zen. Horri onddo sendagarrien gaineko hitzaldi batek jarraitu zion. Ostiralean, giro gazteago batean, Txanpi-On Fest ezaguna ospatu zen. Tolosako Plaza Zaharra oso modu berezian argiztatu eta girotu zen, zuzeneko jazz-musikaz eta ─nola ez─ onddoekin egindako mokaduez gozatzeko toki aproposa bihurtuta.

 

TxanpiON fest mikologika zerbitzua

Argazkia: Iñaki Lopetegi (Agerremedia)

 

Txanpi On fest setas Mikologika fiesta Tolosa Jazz

Argazkia: Iñaki Lopetegi (Agerremedia)

 

Egun handia larunbata izan zen; izan ere, Tolosako Triangulo plaza goizean goizetik bihurtu baitzen sukalde handia, eta bertan hasi zen Tolosako elkarte gastronomikoen arteko pintxo-lehiaketa, zeinak perretxikoak zituen osagarri nagusi. Tolosako ostalaritzak eta sukaldaritzak ere bat egin zuten mikologia-feriarekin, eta perretxikoetan oinarritutako pintxoak eskaini ziren dastatzeko.

 

Eguerdiko 13:30ak aldera, pintxo-lehiaketako irabazleen izenak izendatu ziren: Jose Luis Garmendia eta Joseba Basagoitia (Tolosako Casinokoak), onddoak eta arrautza konbinatzen zituen ahogozagarri bat prestatu zutelarik. Gainera, Tolosa&Co elkarteko saltokien erakusleiho onenak saritu ziren, elkarte horrek bere dendak mikologiaren gaiaz apaintzeko lehiaketa bat antolatua zuen eta.

 

Argazkia: Iñaki Lopetegi (Agerremedia)

 

Mikologika pintxo lehiaketa Tolosa festa

Argazkia: Iñaki Lopetegi (Agerremedia)

 

Goiz guztian zehar, Tolosako Trianguloan ere, erakusgai egon ziren aurreko egunean Tolosako ikastetxetako ikasleek bildutako perretxiko desberdinak. Ondoren, Arantzadi zientzia-elkarteko kideek sailkatu egin zituzten perretxiko horiek.

 
Tolosa Casino Elkartea Socios en la Mikologika 2018
Argazkia: Iñaki Lopetegi (Agerremedia)
 
Datorren urtean, Tolosako Casinok mikologia-feriaren X. edizioa antolatuko du. Ikusiko dugu zerekin harritzen gaituzten. Baina, hain urrutira joan gabe, beste plan bat daukagu: datorren larunbatean, urriaren 27, GOXUA ospatzen da, Tolosan egiten den gozoaren eta artisau-gozogintzaren  feria.

Azkenengo berriak

Ingredientes receta alubias de Tolosa alubia babarruna bertakoa Errezeta

2019/11/07 | Tolosa, Gastronomia, Azokak

Nola prestatu Tolosako babarrunak

2019/11/07 | Tolosa, Festak, Azoka

Babarrunaren Festa: azaroaren 14tik 17ra

2019/11/01 | Goxua, Tolosa, Azoka, Gastronomia

5.000 erroskila eta beste hainbeste goxo ere

Parking Tolosa Estacioneamiento Aparcamiento

2019/10/25 | Parking, Aparkalekua, Zerbitzuak

Tolosan, non aparkatu? - Aparkalekuak